XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

QUIPUA: ESTATISTIKA ETA HISTORIA KULTURA Inken Inperioan Estatuko estatistiken informazioa jasotzeko erabiltzen zen tresna berezi batez dihardu pasarte historiografiko honek: tresna hori, lokarri korapilotsu bat zen, quipua.

Jaun jakitun eta horretan trebatuek zuten quipu landua (korapiloz osatua, alegia) ulertzeko aski oroimen eta jakitate.

Nonnahi ere, inkek bazuten uneoro Erreinuko estatistiken informazio zabala.

Beren goardizioez jakin beharko zutena bazekiten, berdin burokraziaren lanaz, eskualde ezberdinetako bizilagunez eta baita lanetarako zeuzkaten gizonezkoen eta emakumezkoen arteko portzentaiak ere.

Oroimen-lorpen miragarria zen hau, hain zuzen quipu deituriko tresnaz lortutako ahalmena.

Horretarako arduradunak (oroimen-dohainez horrela jantziak) buruz jakiten zuen quipu-aren lokarritxo eta korapilo bakoitzak zer esan nahi zuen.

Bizitza osoa ematen zuen datu horiek jaso eta gogoratzen, eta bere ardurapean zituen funtzionariei xehetasun denak eman ziezazkiekeen.

Bestalde, gertakari historiko oroigarrien bilduma mota bat zen, gainera, quipu-a, edo gutxienik talde agintariak gogoratu nahi zuen Historiaren bilduma.

John E. Fagg, ibero amerikanista ipar amerikarra da: Chicago eta New York-eko Unibertsitateetan lan egin du.

Hego Amerikaren historia eta gaur eguneko errealitatea ongi ezagutzen ditu.

Historia orokor guztiz irakurgarria dauka argitara emanda.